'Emakume artean' tailerrak antolatuko ditu udalak
Ahalduntzea sustatzeko, arteterapia erabiliko dute. Asteartero elkartuko dira Jostaldin, datorren asteartetik aurrera.
Arteterapia oinarri, ahalduntze eta autoezagutza tailerrak eskainiko dituzte Gure Hegoak elkarteak eta Hondarribiko Udalak. Ikuspegi feministaren baitan, ahalduntze prozesua izango dira saioen helburu nagusia. Horretarako, prozesu pertsonal zein kolektiboak uztartu, arteterapia sorkuntza eta gorputza landu, eta talde bizipena indartuko dute.
Asteartero egingo dituzte saioak, Jostaldi Pilotalekuan, arratsaldez: 18:00etatik 20:00etara. Datorren asteartean hasiko dituzte, hilaren 30ean, eta martxoaren 19ra arte luzatuko dira. Saioak doakoak badira ere, 689 24 68 47 telefonora deitu edo helbide elektroniko honetara idatzi behar da, izena emateko.
Tailerren garapenerako udalak foru aldundiaren laguntza jasoko du.