Bidasoan behera, tosta mugikorreko Euskadiko txapelaren bila
Bihar (larunbata) izango da jokoan tosta mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko VII. Txapelketa. Bidasoa jaitsi behar dute partaideek.
Bihar (larunbata), tosta mugikorreko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa jasoko du Bidasoa ibaiak. 14:45ean hasiko dira lehen ontziak ateratzen, eta 18:00etan dira iristekoak azkenak Hondarribiko helmugara (bukaera aireportuaren pistaren bukaeran izango da). Irteerak bi dira, kategoriaren araberakoak: Haur, Kadete eta Beteranoen mailetako arraunlariak Behobiako zubitik aterako dira Hondarribiarantz 4.000 metroko bidea egiteko; Gazte eta Senior mailakoak, berriz, Puntxas gasolindegi ondotik irtengo dira, 6.000 metroko estropada da haiena. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu du lehia, Euskal Arraun Federazioaren babesarekin. Beheko planoan, ibilbidea:
Bidasoko eta Oarsoaldeko ontzi askok parte hartuko dute bertan, Hondarribia Arraun Elkartekoak, Santiagotarrak Kirol Elkartekoak, eta San Juan-Koxtapekoak zehazki. Horiekin batera Gipuzkoako beste hiru arraun elkartek izango dute ordezkaritza, baita Bizkaiko bostek ere. Hala, osotara 360 arraunlarik parte hartuko dute biharko Bidasoaren jaitsieran, askotariko tosta mugikorreko ontzietan banatuta, zehazki 160 ontzitan.
Joan den asteburuan tosta mugikorreko Gipuzkoako XIII. Distantzia Luzeko Txapelketa egin zuten Bidasoan ere bai, kasu horretan Santiagotarrak Kirol Elkarteak antolatuta. Beheko esteketan, Bidasoko eta Oarsoaldeko arraun elkarteek lortutako emaitzak: