BAT, Euskadiko Selekzioaren harrobi
Bidasoa Atletiko Taldeko zazpi kide Euskadiko Selekzioko kide izango dira asteburuan egitekoa den federazioen arteko Espainiako Kros Txapelketan.
Federazioen arteko Espainiako Kros Txapelketa jokatuko da asteburuan Getafen (Madril, Espainia). Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) ordezkaritza esanguratsua izango du han, klubeko zazpi kirolarik defendatuko dituztelako Euskadiko Selekzioaren koloreak, eta beste batek Aragoikoarenak.
Mutilen 16 urtez azpikoen lehian Urko Ibarguen eta Unai Gonzalez ariko dira. 20 urtez azpikoenean, berriz, Iker Ibarguene, Mikel Aramendi eta Ander Aramendi eramango dituzte Bidasoko klubaren ordezkari.
Emakumeetan, berriz, Lorea Cabezon 20 urtez azpikoen taldeko kide izango da, eta Sara Mancisidorrek 23ra artekoen taldean parte hartuko du. Elena Martin Aragoiko selekzioaren koloreak eramango ditu.