45. urteurrena ospatuko du Real Unioneko Beteranoen Taldeak
Martxoaren 9an, larunbatean, egingo dute ospakizuna. Mezara joango dira, asanblada orokorra egingo, eta Iñigo Lavadon bazkalduko dute.

Real Unioneko Beteranoen Taldeak 45. urteurrena ospatuko du aurten. Hori horrela, egitaraua antolatu dute martxoaren 9an, larunbatean.
11:30ean mezara joango dira lehenik, zendutako kideen omenez. Larreaundiko parrokiara hurbilduko dira, San Jose Obrerora. 12:30ean, Ohiko Asanblada Orokorra egingo dute, bi deialditan banatuta. Honakoa Stadium Gal ondoko taldearen lokalean egingo dute. Amaitzeko, bazkaltzera mugituko dira Ficobara, Iñigo Lavadoren jatetxera. Hitzordua 14:00etan finkatu dute.
Bazkarian izena emateko, 50 euro ordaindu beharko dute elkarteko kideek, eta 55 gainontzekoek. Hala ere, 75 urtetik gorakoek % 50eko deskontua izango dute. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da. Horretarako, 618 05 40 24 edo 619 29 24 26 telefonoetara, edo helbide elektroniko honetara mezua bidali behar da. Interesdunek, bide berdinetatik argitu ditzakete zalantzak.