Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmena luzatzea onartu dute

Ez ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuten hitzarmena luzatzeko proposamena. Garoa Lekuona bigarren alkateordearen kargua dedikazio osoz eta dagokion ordainsariarekin izatea onartu zuten ere.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/01/25

Atzo arratsaldean egin zuten ez ohiko bilkura. Bertan, besteak beste, Garoa Lekuona bigarren alkateordearen kargua dedikazio osoz eta dagokion ordainsariarekin izatea eta Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren hitzarmena luzatzeko proposamenak onartu ziren.

Abotsanitz eta EH Bilduren aldeko bozekin eta EAJ zein PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen bigarren alkate ordearen kargua dedikazio osoz eta proposatutako ordainsariarekin izatea. Lekuonak bozkaketaren aurretik hartu zuen hitza.

Bi ideia plazaratu nahi izan zituen. Batetik, eskerrak eman zizkion Abotsanitzen Herri Batzarrari EH Bilduri egindako eskaintzarengatik, eta eskerrak eman zizkien ere aldaketaren bozka eman zuten herritarrei zein EH Bildu bozkatu zuten guztiei. Finean, EH Bildu gobernu kide izatea posible egin duten guztiei. Eta bestetik, Jaizkibel Konpainiako kide bezala, “atzera begiratu dut hausnartzeko asmoz, orainean kokatzeko eta etorkizunari begiratzeko”.  2008ko irailaren 8an Jaizkibel Konpainiako kapitain zenean, orduko Alkateordeari, Aitor Kerejetari, Alardearen aferan gatazkari erantzuteko “ausardia eta lidergoa” erabili zitzala eskatu ziola gogoratu du. Orain, gobernu aldaketarekin, tokiko gobernuak “Alardearen auzia ausardiaz eta udalari dagokion lidergoarekin gestionatzeko erabakia” hartu duela jakinarazi zuen. Hortaz gain, aurreko gobernuaren, “EAJ-ren kudeaketa kaxkarraren ondorioz” gatazka pila bat pilatu direla esan zuen, eta gatazka eta arazoei irtenbidea emateko konpromisoa hartzen zuela gaineratu zuen.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua

2023an iraungi zen Hondarribiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak finantzatzeko laguntzak emateko sinatuta zuen hitzarmena. Aurten ere, laguntza horiek eskainiko ditu aldundiak. “2022. urtean adibidez zerbitzu guztiaren %25a kubritu ahal izan genuen. Horregatik, uste dut garrantzitsua dela luzapenari onarpena ematea” esan zuen Josu Peñak bilkuran. Proposamena aho batez onartu zen.

2024an Etxez etxeko zerbitzuaren esleipen berria egingo dute eta Udal Gobernu Taldeak zerbitzuaren inguruko hausnarketa bat egiteko baliatuko du unea, “zaintza erdigunean jarriz Etxez etxeko Laguntzaren Zerbitzu egoki bat emateko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.