Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Autobus zerbitzua EAJren ardura ere badela esan du Abotsanitzek

Abotsanitzek gogorarazi du jeltzaleak direla Gipuzkoako Foru Aldundiko buru. Adierazpenetan "ardura eta zintzotasuna" eskatu diote Hondarribiko EAJri.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/01/23

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarritako autobus zerbitzu berrien harira mintzatu zen joan den astean Hondarribiko EAJ. Gaurko egunez, autobus zerbitzu horiek EAJren ardura ere badirela adierazi du Abotsanitzek.

Oarso Bidasoko udalek aldundiarekin izan zuten bileran ez zuten bertan aurkeztutako proiektuari ekarpenak egiteko aukerarik izan. Haatik, “alderdi guztiek amankomunean zer edo zer egiteko asmotan”  bilera bat egin zutela azaldu du Abotsanitzek. Bileraren hurrengo egunean egin zuen publiko Hondarribiko EAJ-k gaiarekiko iritzia.

Oharrean “linea batzuk hobetzea, beste batuk okertzearen kontura” ez zela zerbitzua hobetzea adierazi zuten jeltzaleek. Adierazpen horien harira, Abotsanitzek gogorarazi du jeltzaleak direla Gipuzkoako Foru Aldundiko buru, eta hain zuzen, batzarrean neurri horien aldeko bozka eman zutela, “Hondarribian bizi diren batzuk horren parte zirelarik”. Hala, adierazpenetan “ardura eta zintzotasuna” eskatu diote EAJri, eta gaineratu dute “herritarrak nahasteko helburuarekin egindako deklarazioak” izan direla.

Abotsanitzen iritzia

196,5milioi euroko kostua izango du proiektuak eta hemendik hilabete batzuetara lizitatuko dute. Une horretarik aurrera sartuko dira indarrean aldundiak iragarritako aldaketak: Ospitale eremuarekin  lotura izango duen autobus linea berria; erdigunera sartu gabe aireportua Donostiarekin zuzenean lotuko duen zerbitzua; Hondarribia eta Irun lotzen dituen autobus linean maiztasun murrizketa; eta Donostiarako zuzeneko autobusen maiztasunaren murrizketa.

“Kezka eta harriduraz” jaso zuen Abotsanitzek aldundiaren erabakia. Izan ere, “ez dugu ez guk ez udalak proiektuan ekarpenak egiteko aukerarik izan, dena lotuta ekarri dute, beste behin. Gure ustez, gaur egun, garraio publikoak ez ditu herritarren beharrak asetzen. Haratago joango gara, esanaz Hondarribiko herritarrak garela lehen kaltetuak”.

Alde batetik, bi autobus linea berriak, Hondarribia Ospitalearekin lotuko duena eta aireportua Donostiarekin, positibotzat jo daitezkeela esan dute, baina badaudela “hobekuntza gisa saldu” eta hondarribiarrentzat “okerrera” egingo duten zerbitzuak ere. Hala nola E25 eta E21-aren maiztasun murrizketak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Arrasateko ura edangarria da berriro

Kultura, Gipuzkoa

Errenteriako Udalak bere gain hartu ditu orain arte Xenpelarren ematen ziren bertsolaritza eskolak

Gipuzkoa, Komunikazioa

‘Go!azen’ telesailari emango diote aurten Abadia saria

Bedaio auzoa Amezketari ematea onartu du Tolosak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Euskal Herria, Gipuzkoa

Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.