Loteria primitiboko 102.851 euro, Irunera
Bigarren kategoriako saria lortu du Txingudi merkataritza guneko loterien saltokian egindako txartel baten jabeak.
Larunbateko loteria primitiboko sarietako baten jabeak Irungo Txingudiko loterien saltokian egin zuen txartela. Horren ondorioz, pertsona horrek 102.851 euroko saria poltsikoratuko du.
Zozketa horretan ez ziren kategoria bereziko (sei zenbaki asmatu, eta osagarria) zein lehen kategoriako (sei zenbaki asmatu) sariak eman. Bai, ordea, bigarren mailako bi: bat Irungoa, eta bestea Castelldans (Lleida, Katalunia) herrian egindakoa.