Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa, igandean
Santiagotarrakek antolatuta, Bidasoa ibaiaren jaitsiera lehiatuko dute etzi. Gipuzkoako talde guztietako ordezkariak etorriko dira.

Asteburu honetan Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldeak Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du. Igandean, izan ere, txapelketako hirugarren jardunaldia izango da: Bidasoa ibaiaren jaitsiera. Goizeko 10:45ean abiatuko dira.
Inguru honetan antolatzen diren jaitsieretan, kadete eta infantilek 4.000 metroko ibilbidea osatu behar dute: Behobiako zubitik abiatu eta Hondarribiko puntaleraino egiten dute lasterketa. Senior mailako arraunlariek, ordea, 6.000 metroko ibilbidea egin behar izaten dute. Hortaz, Hondarribiko puntalean bukatuta ere, Punttasetik abiatzen dira.
Igandera begira, Gipuzkoako talde guztietako ordezkariek hartuko dute parte. 400 arraunlari baina gehiago izango dira, 120 ontzi baina gehiagotan banatuta. Santiagotarraken izenean 72 arraunlari ariko dira, 28 ontzitan banatuta.
Bidasoaren jaitsiera Santiagotarrakek antolatuko du. Astebete beranduago, urtarrilaren 27an, Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute Bidasoan ere. Azkeneko jaitsiera hori Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du.