Bizikleten aparkalekuak, non-nahi
Gobernu taldearen helburu nagusietako bat ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta bizikletaren erabilera bultzatzea da.
Azken asteotan bizikletak aparkatzeko hainbat gune berri ezarri ditu udalak hirian zehar: Sabin Arana kaleko autobus geltoki berrian, igogailuaren ondoan, Satarka ikastetxe inguruan, Bitoriano Juaristi kalean (Ama Guadalupekoa ikastetxearen aurrean) eta BAZ-en aurrean. Gune horiek Udaltzaingoarekin batera adostutakoak dira.
Ekintza hau udalaren helburu nagusietako baten baitan kokatzen da; ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta bizikletaren erabilera bultzatzea.
Estitxu Urtizbereak, Hondarribiko Udaleko ingurumen zinegotziak, azaldu duenez, hiritarrek “asko erabiliko dituztela” uste dute, eta bizikletaren erabilera sustatzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du.