Pentsiodunek sei urte bete dituzte borrokan
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak seigarren urteurrena bete du, eta Txingudiko pentsiodunak San Juan plazan bildu dira gaur eguerdian.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak kalera irten dira gaur pentsiodunen borrokaren seigarren urtemuga dela eta. Bidasoko pentsiodunak 12:00etan bildu dira San Juan plazan, udaletxe azpiko arkupetan, Lortutakoa ospatzen dugu, falta dena lortuko dugu lelopean. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatu dituzte.