'Lege Propioa' erakusketaren bisita gidatua
Ostiral honetan eskainiko du bisita gidatua Helena Elbusto komisarioak Menchu Galen, Elena Mendizabalen erakusketaren gainekoa.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/01/gd4vejrwqaazxzk-1200x900.jpg)
Menchu Gal aretoan ikusgai dago Elena Mendizabal artistaren Lege Propioa erakusketa. Mendizabalen obran sakontzeko bisita gidatua egingo dute ostiral honetan (hilak 19), 19:15ean eta Helena Elbusto erakusketaren komisarioa izango da gidaria. Bide horretan, azken bisita gidatua otsailaren 16an egingo dute, ostirala, 19:15ean eta bertan ere Elbusto komisarioa bertaratuko da.