Donostiako Aireportuko inoizko ekitaldi onena, iaz
Azpiegitura Gipuzkoarrak 482.662 bidaiari jaso zituen 2023an, 2022an baino %25,8 gehiago.
Donostiako Aireportuan jasotako bidaiari kopuru altuenaren errekorra 2007koa zen. Hamazazpi urte beranduago datuok gainditu dituztela jakinarazi du AENA-k.
482.662 bidaiari jaso zituen azpiegitura gipuzkoarrak iaz, 2022an baino %25,8 gehiago. Horietatik 475.133 estatu mailako hegaldiak izan ziren. 2022 urtearekin alderatuz %25,5eko igoera suposatu zuen horrek. Gainontzeko 5.946 bidaiariak hegaldi internazionaletatik heldutakoak dira. 2022ko ekitaldiarekin alderatuta %64,5 gehiago izan ziren.
Maurici Lucenak (AENA-ko lehendakari eta konseilari ordezkariak) azaldu duenez, pandemiaren ondoren AENA bezalako airelineek ondorio latzak pairatu zituzten, eta, egun, “inoiz baino bidaiari gehiago garraiatzen ari gara”. Haren ustez datu horiek Espainiako garapen sozial eta ekonomikorako “ezinbestekoak” dira.
Abendua
AENA-k abenduko datuen berri eman du ere. 2023 urteko azken hilabetean 36.964 bidaiarik erabili zituzten Hondarribiko azpiegiturak, aurreko urtean baino %14,7 gehiago. Datua esanguratsua da; izan ere, 2023ko abenduan 2022an baino %0,5 hegaldi gutxiago gauzatu ziren.