Datozen orduetan eraitsiko dute tren geltokia
Tren geltokia eraitsita, Errotazarreko zubia botatzea da hurrengo urratsa, Pio XII eta San Migel batuko dituen pasarelaren eraikitzearekin batera.

Via Irun proiektuaren lehen urrats nabarmena izango da gaurkoa: tren geltokia eraitsiko dute. Jose Antonio Santano Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko idazkaria bertan izan da eta eraistea ikusteaz gain, Katean botatzera doazen Errotazar zubia ikustera joan da.
Ondorengo urratsa Aduana kalea eta Geltoki kalea batuko dituen pasarelaren proiektua onartzea izango da. Ondoren, tren geltoki berriaren lanekin hastea dute asmo. Bien bitartean, behin behineko tren geltokia Txanaleta plazatik sarbidea daukan geltokia izango da.