Urtarrileko agenda argitaratu dute Irungo bi gaztelekuek
Aisialdiko jarduerak dira bi gaztelekuetan eskainiko dutena 12 eta 18 urte bitartekoei. Aurretik izena eman beharra dago.
Urtea jarduera egitarau “oso bereziarekin” abiatu dute Artia eta Martindozenea gaztelekuek. Irungo Udaleko Gazteria arloak ondu du agenda eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei begirakoa da.
Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak dira, hala nola, argazkiak errebelatzeko tailer bat, eskulan tailerrak, irteera bat mendira, kirol egokituko saio bat edota eskalada klase bat.
Bestalde, Martindozenean orain arteko erabakiari eutsiko diote eta ostiralero eta larunbatero gaztelekuko bigarren solairua 15 eta 18 urte arteko gazteentzat izango da soilik “Irungo gazteek haien proposamenak sortu eta garatu ditzaten”.
Programazioak kontsultatzeko esteka honetara jo behar da.
Izen-emateak
Jarduera gehienak doakoak izango dira eta izen-ematea gaztelekuetara bertaratuz, posta elektronikoz edo WhatsApp bidez egin ahal izango da, 690 706 471 telefonora mezua bidaliz.
Bertaratuta ere eman daiteke izena honako ordutegi honetan: astearte, asteazken eta ostegunetan 17: 00etatik 20:00etara; ostiral eta larunbatetan 17: 00etatik 21: 00etara. Aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoek izen ematea presentzialki egiteko honako ordutegi hau daukate: ostiral eta larunbatetan 17: 00etatik 21: 00etara.