Presoen eskubideen aldeko manifestaziorako autobusa bete nahian
Autobus erdia betetzea lortu dute oraingoz eta osorik betetzera egin dute dei. Irun, Katea eta Hondarribitik pasako da autobusa.
Larunbat honetan egingo da Bilbon Sare herritarrak deitutako preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak defendatzeko manifestazioa. Bidasotik bertaratzeko autobusa antolatu dute eta gaur-gaurkoz autobus erdia betetzea lortu dute eta guztiz betetze aldera izen emateko deia zabaldu dute 644 289 798 Whatsapp zenbakira idatziz.
Irungo Bixera geltokitik abiatuko da autobusa 13:30ean, eta Hondarribiko Sabino Aranan egingo du bigarren geldialdia 13:45ean. Azkenik, Kateatik igaroko dira 13:55ean.