Luzatu egin dute Inauterietako kartel lehiaketa
Hilaren 12a (ostiral honetan) da lanak aurkezteko azken eguna. Irabazleak 600 euroko saria irabaziko du.
2024ko Irungo inauteri jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren epea hilaren 12ra luzatzea erabaki du udalak. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez aurre entregatu beharko dituzte beren piezak Amaia KZn, egun hori baino lehen. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da eta akzesita 200 eurokoa.
Kartelean agertu beharrekoak oroitu ditu udalak, hala nola, “Irungo Inauteriak 2024 Carnavales de Irun” testua eta Irungo Udalaren logotipoa.
Gainera, piezek 70 x 50 zm-ko formatu bertikala izan beharko dute, eta kartelaren neurri bereko panel baten gainean jarri beharko dira, baloratzeko eta ondoren ikusgai jartzeko. Halaber, kartelaren irudia CD edo USB batean ere entregatu beharko dute, JPG edo PDF formatuan. Oinarri guztiak, lotura honetan.