BATek ordezkaritza izan du Proba Konbinatuen Euskadiko Txapelketan
Rafael Caseauk eta Aitor Fernandeek emaitza bikainak eskuratu zituzten, nor bere kategorian.
Joan den ostiralean (hilak 5) Proba Konbinatuen Euskadiko Txapelketa egin zen Donostian, Anoetako Belodromoan. Bertan Bidasoa Atletiko Taldeko bi kirolari aritu ziren. Rafael Caseau eta Aitor Fernández.
Rafael Caseau 18 urte azpiko kategorian aritu zen. Zapi proba burutu ondoren, 3.513 puntu bildu zituen. Puntu kopuru horrekin bigarren postuan amaitu zuen jardunaldia.
Aitor Fernandezek, berriz, absolutu kategorian parte hartu zuen. Lehiaketaz kanpo lehiatu zen; izan ere, Fernandezek gaiziar lizentzia du. Galiziarrak 4.797 puntu bildu zituen, egun berak duen BAT-eko errekorretik 34 punturara. Lehiaketa honen ondoren, estatuko 7º postuak kokatu da 23 urte azpiko kategorian. Klubetik adierazi dutenez, Espainiako Txapelketan parte hartzeko arazorik ez izatea espero dute.
Emaitzak
Rafael Caseau
- 60m: 8s (6.postua)
- Luzera jauzia: 6,12 metro (2.postua)
- Pisua: 9,75 metro (3.postua)
- Altuera jauzia: 1,65 metro (2.postua)
- 60m hesiak: 9,35 segundu (2.postua)
- Pertika: 2,60 metro (1.postua)
- 1000m: 3:26,22 (6.postua)
Aitor Fernandez
- 60m: 7,37s (3.postua)
- Luzera jauzia: 6,03 metro (3.postua)
- Pisua: 10,23 metro (2.postua)
- Altuera jauzia: 1,83 metro (2.postua)
- 60m hesiak: 8,80 segundu (1.postua)
- Pertika: 4,60 metro (2.postua)
- 1000m: 2:54,79 (1.postua)