Udal marrazketa eta zeramika eskoletan izena eman daiteke
Urtarriletik ekainera bitarteko ikasturtean izena emateko epea da zabaldutakoa. Astean bi edota lau ordu joan daiteke.
Izena eman dezakete 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko ikasturtean marrazketa eta pintura edota zeramika ikasi nahi dutenek. Horretarako, udalaren webguneko egoitza elektronikoa erabili behar da.
Bai Marrazketa eta Pintura Akademiara doazenek, bai Udal Zeramika Tailerrean izango direnek ordainketa bakarrean ordaindu beharko dute eta 2024ko martxoan izango da.
Gainera, Marrazketa eta Pintura Akademiako arduradunek jakinarazi dute interesdunek matrikula sinplea (astean bi ordukoa) zein bikoitza (astean lau ordukoa) egin dezaketela.
Era berean, gogorarazten dute matrikularen barruan sartuta dagoela ikastaroa egiteko oinarrizko materiala (folioak, pinturak, guraizeak…), segun programaren edukia zein den. Gainontzeko materiala ikasleek eraman beharko dute.
Astean 2 ordu egingo dutenen artean, bi tarifa: 18 urtetik beherakoek, 181,90 euro; 18 urtetik gorakoek 212,40 euro. Aldiz, astean lau ordu egingo dutenen prezioa bi tarifatan dago ere bereizia eta honakoa da: 18 urtetik beherakoek, 315,30€; eta 18 urtetik gorakoek, 363,40€ .