San Tomasetan herri argazkia egin du Sarek
Eguberri jaietarako Sarek deitutako lehen mobilizazioaren parte da argazkia. Bilbon urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalerako autobusean izena eman daiteke.
‘Gabonetan, denak gurekin’ aldarriarekin atera dute Irunen herri argazkia Sare Herritarra Bidasoak deiturik. Eguberrietarako iragarri dituzten mobilizazioen parte izan da.
Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko borroka ez da bukatu Euskal Herriko kartzeletara gehiengoak gerturatzearekin (Frantziako estatuan zortzi preso daude).
Dispertsioaren bukatzearekin mendeku politikak ez dira bukatu. Salbuespen politikak oraindik ezartzen jarraitzen dute edota Iratxe Sorzabalen kasuan bi euroagindugatik bi epaiketa ditu aurretik. Hartara, Eguberrietan ere kalera irteteko deia egin du Sarek.
Egitaraua:
- Abenduaren 23an manifestazioa egingo da Martuteneko espetxetik, 12:00etan.
- Abenduaren 24an elkarretaratzea egingo da Irungo San Juan plazan, 19:00etan.
- Abenduaren 31n preso eta iheslarien aldeko brindisa egingo da Moskun, 19:00etan.
- Urtarrilak 13an manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan.