Erromatarren garaiko ondarearen gaineko podcast-a sortu du Oiassok
Hamar atal izango ditu 'Indusketa guztien gainetik' izeneko podcastak eta gaur publikatu dute lehena. Egunero argitaratuko dute Aizpea Goenaga eta Leire Lizartzegik gidatutako saioa.
Elkarlanean sortu dute Indusketa Guztien Gainetik izeneko podcasta Oiasso Museoak, Irungo Udalak, Kutxa Fundazioak eta Antxeta Irratiak. Soinu pieza bat dela azaldu dute eta helburua Erromatarren garaiko ondare arkeologikoa eta lurraldean gertatu ziren gertaera historikoan jendarteratzea da.
Lehen kapitulua gaur argitaratu dute eta egunero berri bat publikatzea dute asmo. Guztira hamar atal izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta ez da inolako harpidetzarik egin behar, doakoa da.
Zehazki, Oiasso Museoko koordinatzailea den Aizpea Goenagaren eta Leire Lizartzegiren eskutik sortu da podcasta. Lizartzegik gidatuko du programa, eta Antzinateko Historian doktore diren eta lehendik museoko zientzia-aholkulariak izanak diren eta aditu eta ikertzaile gazte diren Jokin Lanzek eta Adur Intxaurrandieta kolaboratzaileak izango dira.
Elkarrizketa “entretenigarri eta dibulgatzaile” baten bidez gure historiaren pasarte zehatz bat marraztuko digute. Lizartzategik galdera batzuk planteatuko dizkie entzuleei, hala nola: Nola hartu zituzten bertakoek erromatarrak? Zertarako sortu ziren gladiadore-ikuskizunak? Zer lotura dute erromatarrek eta Tronu Jokoak?.