Ez dute hondakinik jasoko hilaren 24 eta 31 gauetan
Ostalariek ez dute materia organikoa biltzeko zerbitzurik izango hilaren 25ean, eta herritarrek, ez dute hondakin bilketarik izango hilaren 24 eta 31 gauetan.
Txinzerrek ohartarazi du hilaren 24 eta 31ko gauetan ez dituztela hondakinak jasoko. Hala, egun horietan “zaborra eta tamaina handiko objektuak” ez ateratzeko eskatu dute. Horrez gain, hilaren 25ean ostalariei ez diete materia organikoa biltzeko zerbitzurik eskainiko.
Arasoko eta Akartegigo garbiguneetan ere aldaketak egongo dira eta goizez soilik izango dira zabalik, 10:00etatik 13:00etara. “Herritar guztien laguntza eskertzen dugu gure kaleak garbi edukitzeko eta zaborra biltzeko zerbitzuaren lana errazteko”.