[Argazkiak] Euriak bizia eman dio San Tomas goizari
Goizeko giroan kontent aritu dira talogileak, txosnako kideak eta artisauak. Arratsean, musikarien txanda izango da.
Euriak aterpean sortu du San Tomas goizez giroa, txosna inguruan edota artisauen postuen bueltan. Euri jasa handia izan da Urdanibia plazan eta jendetza ez bada izan, jendea animatu da eguna probestera.
Aurten sei txosna jarri dituzte zozketa bidez banatu ondoren: Waterpolo Urgara Txingudi, Behobia kirol elkartea; Club Ciclista Irunes, Txingudi Eskubaloi Kluba Egaindar; Club de Judo Mayumi; eta San Martzial kirol elkartea.
Goizean Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatutako ezti dastatzea egin dute eta artisauen eta nekazarien produktuen azoka ireki dute. Animaliak ikusteko aukera ere izan da, esaterako, Kandi astoa.
Musikak eta dantzak animatuko du gaurko eguna eta hori arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da.
- Musika emankizunak:
- 17:30ean Txorimaloak Soinu Taldea.
- 18:00ean Adaxka Dantza Taldea.
- 18:30ean Eraiki Dantza Taldea.
- 19:00etan Irungo Udal Musika Eskola.
- 19:30ean Auntxa Trikitixa Taldea.
- 20:00etan Ibarla Meaka Dantza Taldea.
- 20:30ean Meaka Euskal Dantza Taldea eta Auntxa Trikitixa Taldea.
- 21:00etan Meakako Adixkideak.
- 21:30ean Kemen Dantza Taldea.
- 22:00etan Burrunba elektrotxarangaren kontzertua kalean zehar.