Mugikortasunari buruzko III. topaketa, apirilaren 18an
Europa hegoaldeko industriaren mugikortasun jasangarriaren azoka da egingo dena Ficoban, 2024ko apirilaren 18an.
MUBIL Mobility Expo Europa hegoaldeko industriaren mugikortasun jasangarriaren III. topaketa apirilaren 18an izango da Ficoban. Gainera, hidrogenoaren Euskal korridoreak bat egin du MUBIL Mobility Expo-rekin eta Mugikortasuneko Erabileraren Bertikalaren III. Topaketa egingo du azokaren laugarren edizioaren barruan.
hidrogenoaren euskal korridoreak Mugikortasuneko Erabilera Bertikalaren III. topaketa egingo du MUBIL Expo azokaren laugarren edizioaren barruan, azoka profesionalarekin bat egiteko aukera gisa.
Foro horretan, gaur egun hidrogenoaren eta mugikortasunaren bueltan proiektu zehatzak garatzen ari diren elkarteko enpresa garrantzitsuek hartuko dute parte.
Bestalde, hidrogenoaren euskal korridorea sortu da “hidrogenoaren ekosistema bat” sortzeko eta EAEn oinarrituta dago. Ekimena Petronor eta Repsolek sortu dute, 70 erakundek lagunduta, adibidez, MUBILek. Asmoa dute proiektu eta ekintza zehatzetan oinarrituta, lankidetza publiko pribatuko estrategiarekin, energiaren sektoreak, mugikortasuna eta hainabt industria sektore deskarbonizatzen aurrera egiteko. Guztira 50 proiektu izango dira.