Mari Domingi gauaren erreleboa hartu du Lumak Haizek
Abenduaren 24an izango da festa Hazian, 01:00etatik aurrera. Espazio seguru 'transmaribibollofeminista' izango dela diote.
Mari Domingi gaua antolatzearen lekukoa hartu dio Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Su Txikian taldeari eta abenduaren 24 gauean finkatu dute hitzordua. Hazian egingo da eta festa 01:00etan abiatuko dute.
Espazio seguru transmaribibollofeminista bermatuko dutela adierazi dute, “haizemaileak astintzeko, gure lumak lau haizetara askatzeko eta festa purpurinaz betetzeko (biodegradagarria, noski)”.