Irakurketa talde feminista larunbatean bilduko da
Taldeak "feminismoaren historiaren edo teorien, emakume idazle eta artisten, edota gaur egungo debateen inguruan duten ezagutza aberasteko espazioa" izan nahi du.
Hondarribiko zenbait emakume irakurketa talde feminista bat sortzeko bidean dira. Taldeak, udaleko iturrien arabera, “feminismoaren historiaren edo teorien, emakume idazle eta artisten, edota gaur egungo debateen inguruan duten ezagutza aberasteko espazioa” izan nahi du, baita eztabaidarako gune ere.
Herriko belaunaldi ezberdinetako emakume feministen saretzea indartu nahi dute, eta euskara lehenetsiko duen eragile bat izan nahi du taldeak.
11:30ean jarri dute hitzordua, Zuloaga Etxean. Genero disidentziak, lodifobia eta kapazitismoa izango dituzte hizpide. Emakume orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.