Gabonetako krosaren marka hautsi du Jone Zabaletak
Emakumezkoen parte hartzea %43koa izan da eta handitu egin da. Bestalde, I. Bikendi Aizpiolea saria banatu zen.
IX. Gabonetako krosa egin zen pasa den larunbatean Irunen eta 601 korrikalari helduk eta 476 haurrek parte hartu zuten. Lasterketa solidarioa izan da eta 867 euro bildu zituzten Mi Dulce Guerrero elkartearentzat. Berritasun bat ere egon zen: Bikendi Aizpiolea Machado sariaren izena infantil kategorian.
BAT izan da antolatzailea eta adierazi dute parte hartzaileen %43 izan direla emakumeak eta %57 gizonak. “Proba honetan inoiz ezagutu ez ditugun zifrak dira eta zaila da herriko probetan halakorik topatzea. Etorkizunean emakumeen parte hartzearen igoerak hala segitzea espero dugu”.
Jone Zabaleta, markak hausten
Bigarrenarekiko alde handiarekin marka hautsi zuen Jone Zabaleta korrikalariak. Azkoitiko lasterkariak 17:02 minutu egin zituen; Betty Urruti izan zen bigarrena 17:14 minuturekin eta hirugarren Ane Zabala 17:45 minuturekin. Lehen hiru postu horiek “maila altukoak” direla adierazi dute antolatzaileek eta urtez urte hobetzen doala. [Sailkapena, albistearen bukaeran].
Unai Arroyo, lehia estu estuan Pierre Urrutirekin
Iaz Unai Arroyo eta Pierre Urrutik lehia estua eduki zuten azken kilometro arte. Aurten ere hala izan da eta Urrutik bukaeran Arroyo “ixten” saiatu bazen arren, Arroyok ez zuen kontrola galdu eta irabazlea izan zen. Segundo batzuetako diferentzia izan zuten elkarren artean. Arroyok 15:01 minutu egin zituen eta Urrutik 15:03 minutu. [Sailkapena, albistearen bukaeran].
I. Bikendi Aizpiolea saria
Lehen aldiz infantil kategoriako sariak Bikendi Aizpiolea BATeko korrikalari ohiaren izena eduki du. Saria Paula Crespo eta Jon Andianok eraman zuten etxera: Crespok 20:36 minutuko markarekin eta Andianok 19:10 minutuko markarekin. [Sailkapena, albistearen bukaeran]
Kuadrillen parte hartze historikoa
Antolatzaileek esan dute “historikoa” izan dela kuadrillen parte hartzea edizio honetan. Emakumeetan garaileak Iruning 1 taldea izan zen, Carol Donoso, Yolanda Fernandez, Oihana Elortegi eta Cristina Martinek osatutakoa. Gizonetan, aldiz, El acuerdo vasco-landes taldea izan zen lehena eta horien parte dira Nicolas Labeiri, Aurelien Daugreilh eta Florian Ronzier.
Emakumezkoen sailkapena
- Jone Zabaleta 17:02 minutu
- Betty Urruti 17:14 minutu
- Ane Zabala 17:45 minutu
- Olatz Zabala 19:04 minutu
- Carmen Martin 19:25
- Intza Mendez 20:21 minutu
- Myriam Males 20:23 minutu
- Carmen Klinger 20:23 minutu
- Ana Gonzalez 20:26 minutu
- Paula Crespo 20:40 minutu
Gizonezkoen sailkapena
- Unai Arroyo 15:01 minutu
- Pierre Urruti 15:03 minutu
- Joseba Olaetxea 15:04 minutu
- Joseba Larzabal 15:09 minutu
- Aimar Murua 15:14 minutu
- Asier Fernandez 15:18 minutu
- Jokin Bellido 15:19 minutu
- Jean Nicolas 15:20 minutu
- Alexander Oiarbide 15:23 minutu
- Beñat Bengoetxea 15:30 minutu
Haurren sailkapena
- Jon Andiano 19:10 minutu
- Imanol Penouilth 19:22 minutu
- Iñigo Soto 19:41 minutu
- Paula Crespo 20:36 minutu
- Naia Piquer 23:42 minutu
- Ane Marquez 24:35 minutu