Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Eguberrietako mobilizazioak
Abenduaren 24an elkarretaratzea egingo da San Juan plazan eta brindisa abenduaren 31n Urdanibia plazan.
Eguberrietako bazkari eta afarietan, oraindik, eserlekuak hutsik izango dituzte familia batzuek. Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko borroka ez da bukatu Euskal Herriko kartzeletara gehiengoak gerturatzearekin (Frantziako estatuan zortzi preso daude).
Dispertsioaren bukatzearekin mendeku politikak ez dira bukatu. Salbuespen politikak oraindik ezartzen jarraitzen dute edota Iratxe Sorzabalen kasuan bi euroagindugatik bi epaiketa ditu aurretik. Hartara, Eguberrietan ere kalera irteteko deia egin du Sarek.
Egitaraua:
- Abenduaren 23an manifestazioa egingo da Martuteneko espetxetik, 12:00etan.
- Abenduaren 24an elkarretaratzea egingo da Irungo San Juan plazan, 19:00etan.
- Abenduaren 31n preso eta iheslarien aldeko brindisa egingo da Moskun, 19:00etan.
- Urtarrilak 13an manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan.