Asteazkenean, azokarik ez Damarrin
Ostegunean San Tomas azokan izango dira herriko baserritarrak euren produktuekin, beraz, asteazkenekoa atzeratu egin dute.
Ostegunean San Tomas Eguneko Azoka dagoelako, asteazkenean ez da izango azokarik Damarrin. Herriko baserritarren produktuak, beraz, aste honetan ostegunean erosteko aukera izanen da, asteazkenean beharrean.
San Tomaseko postuak San Pedro kalean jarriko dituzte. Beraz, hara joateko eskatu diete interesdunei.