Gazteentzako aisialdi egitaraua ondu du Gaztearteanek
Bi gaztelekuetan jarduerak eskaintzeaz gain, Pio XIIn gune berri bat estreinatuko dute. Aurretik izena eman behar da jarduera batzuetan parte hartzeko.
Datorren asteetan ospatuko dira Eguberrietako jaiak eta Gazteartean Gazteria arloak aisialdi jardueren egitaraua ondo du ordurako. Nerabe eta gazteei zuzendutakoa da, Irunen “ahalik eta gehien gozatzeko” aukera eduki dezaten.
Egitarauan agertzen ez den gazteak eta musika jarduera ere prestatu dute. Helburua da 16 eta 25 urte bitarteko gazteek musikari lotutako esperientziak partekatzeko gunea egotea, modu informalean.
Abenduaren 22an hasiko dira egitarauko jarduerekin eta Kulto Kultibo talde irundarrak zabalduko du. Haien sorkuntza prozesuari buruzko aholkuak partekatuko dituzte musika pieza bat konposatzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Amaitzeko, kontzertua eskainiko dute eta horretarako izena eman behar da Gazteartean orrialdean.
Horrez gain, Pio XII plazan espazio berri bat estreinatuko du Gazteria departamentuak eta gaming gune bat eta errealitate birtualarentzat txoko bat egongo da bertan. Hainbat jarduera ere egingo dira: sormen tailerrak, akrobazia edo slackline. Musika urbanoaz aritzeko jardunaldi bat ere izango da DJekin, dantza eta beatboxarekin.
Martindozenea eta Artiako Gaztelekuen programaren barruan, Scape Room bat, Cake Pop tailer bat, Iruñeko Salting espaziora irteera bat, Laser Tag eta urte amaierako festa bat nabarmendu daitezke.Halaber, Konekta Zerbitzuaren barruan, gazteek Bilboko Jump Yard espaziora irteera bat eta 3×3 saskibaloi txapelketa bat ikusteko aukera izango dute.