'Familian asko gara' liburua dendetara iritsi da
Bigarren edizioa argitaratzeko laguntza eskatu zuten eta, horrekin, hainbat ale kaleratzea lortu dute.
Urrian argitaratu zuen Ara! Gorputz elkarteak Familian asko gara ipuina eta dagoeneko bigarren edizioa kaleratu dutela iragarri dute. Lehenengo edizioa, baina, 50 alekoa izan zen eta Bidasoko udal liburutegietan eskura daitekeela azaldu dute.
Ipuinak “harrera ona” izan duela diote eta horri esker publikatu dutela bigarren alea, “kasu honetan bere kasa”. Erosi nahi duenak honako denda hauetan topatuko du: Irungo Labore Txingudin, Maddi Sormena ile-apaindegian, Hontza liburu dendan, Txara dendan, eta Garoa liburu dendan.
Idazleek gogoratu dute behar bati erantzuteko irrikak ernaldu zuela ipuina sortzea. “Ume arrazializatuak protagonista dituzten ipuinak, euskaraz, ez dira batere ohikoak. Tamalez, familia ez nuklearren ereduak adierazten dituzten ipuinak ere ez. Elkar babes eta konpromisoak egin dute posible Familian asko gara.