Bordari eta Satarka literatur lehiaketak baditu irabazleak
Larunbatean Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Euskal Liburu eta Disko Azokan. Jon Balerdiren, Gotzon Plazaren eta Iñigo Legorbururen lanak saritu dituzte.
Larunbatean Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Arrantzale Auzoan egin den Euskal Liburu eta Disko Azokan.
Bordari ipuin lehiaketan, lehen eta bigarren sariak hutsik geratu dira. Hondarribia saria, aldiz, Jon Balerdirentzat izan da Amonaren eguzkilorea lanarengatik.
Satarka olerki lehiaketari dagokionean, lehen saria Gotzon Plazarentzat izan da, Herioak olerkiarekin. Bigarren Iñigo Legorburu sailkatu da Bizitza den doinu banda lanarekin. Hondarribia saria, ordea, hutsik geratu da.
Literatur lehiaketako epaimahaia Pello Otxotekok, Ainara Elizondok eta Mikel Arruabarrenak osatu dute. Ortzi Alonso Euskara zinegotzia izan da udaleko ordezkaria, eta Karmelo Goikoetxeak egin ditu idazkari lanak. Sari banaketa ekitaldian Josu Peña eta Garoa Lekuona zinegotziak ere izan ziren.