Biok Txingudik garaipena lortu du etxean
Txingudi errugbiren taldeek asteburu honetan berdindu, irabazi eta galdu egin dute. Garaipena emakumeena izan zen, 45 eta 8 egin zuten Iruñean.
Txingudi errugbiren taldeek denetariko emaitzak lortu dituzte joan den asteburuan. Gabiria Txingudi-Baztanek 10 eta 20 galdu zuen Hernaniren kontra; Zaisa Txingudik 5 eta 5 berdindu Urgozoren aurka; eta Biok Txingudi iruindarrei gailendu zitzaien 45 eta 8.
Gabiria Txingudi-Baztan
Oso gertu izan du garaipena Gabiria Txingudi-Baztanek, partida Hernaniren bi entsegu jasotzen hasi bazen ere. Taldearen jarrera ez da txarra izan, baina aurkariak izan duen intentsitate puntura iristeko pixka bat falta izan zaiola adierazi du klubak. Porrot honek Txingudiren 16 urtez azpiko taldeak Euskal ligako 2.fasea B multzoan jokatuko duela esan nahi du.
Zaisa Txingudik urrezko bi puntu
Plaiaundiko zelaiaren egoera lagun, berdinketa egin zuen etxeko taldeak Zornotzako Urgozoren aurka. Erritmo handiarekin hasi dute Camareroren jokalariek Urgozoren aurkako partida, baina jokoa moteltzen joan zen egindako zigor kolpe gehiengatik. Bizkaitarrek bi txartel hori jaso dituzte atsedenaldia baino lehen.
Gizonezko taldearen hamabostekoan Hodei Guerrero, Xabi Sanchez, Aritz Rodriguez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Iker Tejero, Hector Pescador, Asier Gonzalez, Ekain Hiribarren, Carlos Lora, Andoni Quiñones, Roman Solis, Adur Manterola, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa izan dira. Aulkitik hasi dira Jon Sanchez, Julen Iglesias, Mikel Genua, Javi Paredes, Carlos Perez, Lander Vielba, David Miguel eta Ioritz Franco.
Emakumezkoen taldea, irabazle
Hasieratik menderatu dute jokoa etxekoek eta egindako zazpi markak lehenengo bigarren minutuetan lortu dituzte. Defentsan zein erasoan fin ibili dira eta haien jokoan hori nabarmentzen joan da. Bigarren zatian abiadura bat jaitsi dute erasoan, baina defentsan ondo jarraitu dute. Bigarren zatian ez dute puntu gehiagorik lortu, Iruñeak bere marka bakarra egin duelarik. 45 eta 8 irabazita, sailkapenerako oso garrantzitsuak diren 5 puntuak lortu dituzte.
Biok Txingudi Saioa Gartzia, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Gaia Morris, Miren Fernandez, Onintza Burgera eta Paola Vega. Aulkitik Lucia Duran, Irati Lazkano, Lupe Pescador, Laida Rodriguez eta Maddi Garmendia hasi dira.
18 eta 14 urtez azpikoak kale Logroñon
Txingudiren gazteen beste bi taldeek ez dute haien asteburua izan Riojaren etxean. Etxeko taldeek jokoaren fase guztiak menderatzea lortu dute eta mugakoek ez dute aukerarik izan.