[Bideoa] Moskuko gazteriak Iñigo Muguruza omendu du
Atzoko eguna Iñigo Muguruzaren urtebetetze eguna zen eta Moskuko gazteriak musika eta dantza artean omendu zuen auzoko musikaria.
Atzoko egunez beteko zituen 59 urte Iñigo Muguruza musikari moskobitak. Ordutik, hamaika dira Euskal Herrian musikariari eginiko omenaldiak. Atzo, baina, merezi duen omenaldia egin zion auzoan Moskuko gazteriak “musikari erreferenteari”. Omenaldia etxekoa, gertukoa eta intimoa izan zen, lau haizetara zabaldu gabekoa.
Bertan izan ziren Muguruzaren familiarrak eta haiei agurra dantzatu ondoren, Ane Borreguero Oliden artista irundarrak Muguruzaren omenez margotutako murala inauguratu zuten. Joxe Ripiau taldearen Paradisu zinema abesti ezagunetarikoaren “Leku hau ametsak forjatzen diren materialarekin egina dago” esaldia jaso du Borreguerok muralean.
Ondoren, auzoko gazte eta musikari batzuek Iñigo parte izan zen talde ezberdinetako abesti batzuk jo eta “bizitza triste eta ederra” dantzan jartzea lortu zuten.