[Argazkiak] Hotzak ez ditu galgatu olinpiadak
2023-2024 ikasturteko olinpiaden bigarren eguna izan zen pasa den larunbatekoa. Herri kirolak egin zituzten eta hotzak ez zuen gelditu gazteria.
Neguko olinpiadak pista estalietan egin ohi dira, izotzaz eta elurraz ihes egin eta jokoan aritu ahal izateko. Baina Hondarribian ez dute halako estalkirik behar izan eta olinpiaden bigarren eguna burutu zuten joan den larunbatean Amuteko plazan eta pilotalekuan.
Larunbatean herri kirolak egin zituzten. Orotara 31 talde dira eta 2024ko ekainean bukatuko dute, hilabetero joko berri bat jokatuz. Horien kontsulta esteka honetan egin daiteke.
Taketeko taldeko Nerea Navalen lehen urtea da olinpiadetan eta olinpiaden bigarren eguna “oso gogotsu” ekin ziotela gogoratu zuen: “oraingoz, laugarren postuan gaude eta podiumean mantendu nahi dugu”. Eguna bukatzean 12. postua partekatzen amaitu zuten, Xibaritekin batera.
Ixkirak taldeak ere lehen aldiz parte hartzen du olinpiadetan eta bertako kide den Maialen Enparanek esan du esperientzia “ona” izaten ari dela, nahiz eta lehen joko egunean “azkenak” geratu ziren. Baina ez dute etsi, lehenengoa “marrazketa” proba zelako eta ez da haien indargunea. “Jokoak dinamikoak eta dibertigarriak izaten dira eta horietan pasatzen dugu oso ondo”.
Neguan olinpiaden beharra dagoela azaldu du Enparanek ere “bestela, neguan, Hondarribian ez dago ezer. Diskotekara joaten gara baina ez dago ezer gehiago gazteentzako eta hau egotea gozada bat da”.
1- Faki ta faki: 30,5
2- Tximista: 25
3- Durum mixtua: 24,5
4- Barriotxinokuak: 24,5
5- Mixikuak: 23
6- Kai zaharrian kixkaliak: 22,5
7- Erdi fanak: 21
8- Txikhotia: 20,5
9- Josu Belea Makil Idorrean: 20
9- Amonan xalda berua: 20
9- Hori itzasua: 20
12- Taketeko: 19,5
12- Xibaritak: 19,5
14- Perretxiko: 18
15- Atletik Klub Txiplau: 17
16- Kanpotar harrotuak: 16,5
17- Etxekois: 16
18- Esekitokiak: 14,5
19- Berberiñak: 13,5
19- Hau komeriya: 13,5
21- Arroja: 13
22- Kostata lanpernak: 12
23- Ur karruxa: 9
24- Eruak eldu ttuk: 8,5
24- Goiz oilandak: 8,5
26- Tente ta potente: 8
26- Xerinkeneko erliak: 8
28- Jubiletak: 7,5
28- Txetuak: 7,5
30- Fundamentu eskasa: 6
30- Ixkirak: 6