Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Hondarribia UEMAko udalerria da

Hondarribiarentzat egun "historikoa" dela adierazi du Igor Enparan alkateak eta UEMAn hasitako ibilbidea luzea izatea espero du.

Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2023/12/16

Sei herri berri dira ofizialki UEMAko kide berri eta horietako bat Hondarribia da. Izan ere, batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Orion eta bertan Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte.

Sei horiek gehituta, 107 udalerri izatera heldu da gaur UEMA, eta guztien artean 342.000 biztanleko “lurgune euskalduna” osatzen dute UEMAko kide diren herriek.

Herri berrietako alkateek eta zinegotziek hitza hartu dute gaurkoan eta Hondarribitik Igor Enparan alkatea eta Ortzi Alonso Euskara zinegotzia joan dira. Denek bat egin dute “lanerako beharra” dagoenarekin eta “gogoa eta ilusioa” izan dute ahoetan.

Historikoki udalerri euskaldunak izan arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murrizteko “hizkuntza politika eraginkorra eta ausarta garatzeko beharra” sumatzen dute guztiek, eta UEMAren esperientzia eta laguntza bidelagun izango dutelakoan “gustura” agertu dira mankomunitatera gehituta.

Igor Enparan: “Lehenik eta behin eskerrik asko onartzeagatik Hondarribia bezalako udalerri bat UEMAn sartzeko aukera ematea. Guretzat egun historikoa da, eta, zergatik da historikoa? herritarren borondatea, gaur, berresten delako. Udalean aurrelanketa egina bazegoen ere, herritarren ordezkariek adierazi zuten nahia mankomunitate honetan izateko eta gaur, zuek, gainerako udalerriek mankomunitatean onartu diguzue eta hori guretzako egun historikoa eta pozgarria da. Harro izango gara gure herrian ere kartela izatea herri euskalduna garela dioena eta UEMAko parte.

Izan ere, erronka handiak baditugu Hondarribian, bereziki erabilerari dagokionean. Hemen gauden udalerri berriak eta lehenagotik zaudetenak adierazgarri ezberdinak ditugu baina helburu bat badaukagu: gure udalerrietan euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukera izatea egunetik egunera. Hondarribian nahia badugu, ezagutza ere baina gure herrian entzuten dena ez da euskalduna, bereziki, udara aldean. Erronka horri heldu nahi diogu uste dugulako gaurko urrats honekin bi norabidetako ekarpen bat egiteko gai izango garela. Alde batetik, UEMAk guri lagunduko gaitu dinamika berri batzuk izaten gure herrian euskaraz jarduteko eta euskararen erabilera handitzeko baina gu ere kontziente gara UEMAn ekarpena egin behar dugula eta espero dugu ibilbidea luzea izatea”.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.