Trafiko aldaketak Gabonetako Krosagatik
Bihar izango da Gabonetako Krosa eta 15:00etatik 22:00era trafiko aldaketak aurreikusi ditu udalak.
Bihar Gabonetako Krosa egingo da Irunen eta trafikoan eragina izango du, 15:00etatik 22:00ak ingurura arte. Hona hemen, orduz ordu, izango diren mozketak:
- 13:00etatik aurrera: Ibilgailuentzako sarbidea moztuko Luis Mariano kalean. Horregatik, kale horretako taxi-geltokia kendu egingo da, lasterketa bukatu arte.
- 15:00etatik aurrera:
- Kolon pasealekua, moztuta egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean, bi noranzkoetan.
-
- Gipuzkoa hiribidea: Gipuzkoa hiribideko errei bat itxiko da, Kolon ibilbidera daramana; Elizatxo hiribidera daramana, berriz, zabalik utziko da zirkulatzeko. Hiribide honetako autobus-geltokiak kendu egingo dira.
- 16:30etik aurrera
- Kolon pasealekua guztiz moztuta egongo da, bi noranzkoetan.
- Gipuzkoa hiribide osoa moztuta egongo da, bi noranzkoetan.
- Hondarribia kalea guztiz moztuta egongo da, bi noranzkoetan. 17:00etan zabaltzea aurreikusten da.
- San Migel auzoan Anaka kaleranzko norabidean zirkulatuko da, ibilgailuak atera daitezen. Ezin izango da auzoan sartu. 17:00etan zabaltzea aurreikusten da.
- Anaka kalea moztuta egongo da Irungo erdialderako noranzkoan. 17:00etan zabaltzea aurreikusten da.
- 16:40tik aurrera lasterketagatik honako kale hauek egongo dira moztuta: Anaka – Donostia – Zubimuxu – Hondarribia – Colon pasealekua – Gipuzkoa hiribidea – Nafarroa hiribidea. Horren ondorioz, ibilgailuak ezingo dira sartu San Migelera eta Dunboara, eta kale hauek ere moztuta egongo dira zirkulaziorako: Argentinar Errepublika, Arizmendi almirantea, Legia, Pikoketa, Aldapeta, Artaleku, Zabaltza plaza, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga.
Renfe geltokirako sarbidean eragina izango du, ezin izango baita bertara sartu 16:30etik 17:00ak arte. Aurreikusten da San Miguel auzoak ordu horretan berreskuratuko duela normaltasuna.
Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketa horiek, oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean (17:30 aldera). Ordura arte, gomendatzen da saihesbidea erabiltzea joan-etorrietarako.
17:30etik aurrera
- Colon ibilbidea: Bi noranzkoetan moztuta egongo da, Gipuzkoa hiribidetik Iparralde hiribideraino.
- Luis Mariano kalea Gabonetako krosa bukatu eta dominak emateko ekitaldia amaitzen denean irekiko da, oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean.
Erdialdeko aparkalekuetako sarbideak ere eraginda gertatuko dira 15:00etatik 17:30 aldera arte, horietara iristeko kaleak moztuta egongo baitira.
Koloneko aparkalekua: 16:30ak arte Jose Ramon Agirretxe kaletik sartu beharko da. Gipuzkoa hiribideko sarrera moztuta egongo da, 16:30etik 17:30era, eta honako kale hauetatik izango du irteera: J.R. Agirretxe – Joaquin Gamon, Aldapeta, Colon ibilbidea.
San Juaneko aparkalekua: San Juango sarbideak: Sarrera eta irteera erabat moztuta.
Prudencia Arbideko sarbideak: Sartu eta irten ahal izango da.
Mendibil merkataritza-gunea: Ez da ukituko, Iparralde hiribidetik sartu eta irten ahal izango da.
Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketa horiek, oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean (17:30 aldera). Ordura arte, gomendatzen da saihesbidea erabiltzea joan-etorrietarako.
Irunbus
14:30etik 22:30 aldera arte, kaleak moztuko dira hiriko zenbait lekutan, honela:
Irunbus L1: Zaisa – Ospitalea, Ospitalerako norabidean:
- 14:30etik 16:00etara: Fermín Calbeton kaleraino ohiko ibilbidea; aldatzeko geralekuan bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. Saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino, eta Hondarribia kaletik igoko gara geralekuraino, eta, ondoren, Letxunborro hiribidetik Ospitalera.
- 16:15etik 17:30era: Azken Porturaino ohiko ibilbidea; GI-636 saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino, eta Letxunborro hiribidetik igoko gara Ospitalera.
- 17:45etik 22:00etara: Fermín Calbeton kaleraino ohiko ibilbidea; aldatzeko geralekuan bira egin eta Nafarroa hiribidea jaitsiko dugu. Saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino, eta Hondarribia kaletik igoko gara geralekuraino, eta, ondoren, Letxunborro hiribidetik Ospitalera. Zaisako noranzkoan:
- 14:30etik 16:00etara: ohiko ibilbidea Geltokiko kaleraino; Hondarribia kaletik jaitsiko da eta GI-636 saihesbidetik joango da Osinbiribileraino. Aldatzeko geralekura igoko gara, eta geraleku horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiarantz.
- 16:15etik 17:30era: autobusa Letxunborro hiribidetik jaitsiko da, eta saihesbidetik joango da Osinbiribileraino. Geraleku horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiarantz.
- 17:45etik 22:00etara: ohiko ibilbidea Geltokiko kaleraino; Hondarribia kaletik jaitsiko da eta GI-636tik joango da Osinbiribileraino. Aldatzeko geralekura igoko gara, eta geraleku horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiarantz. Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
- 15:00etatik 22:00etara: Fermin Calbeton kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11ra aldatuko da (Olibondoen biribilgunea). Irunbus L3: San Juan – Artia
- 16:30etik 17:30era: Linea-burua Arbesko biribilgunera aldatuko da. Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria · 15:15etik 21:45era: Fermin Calbeton kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11ra aldatuko da (Olibondoen biribilgunea). *Murrizketa horiek lasterketa amaitutakoan eta segurtasuna bermatuta dagoenean amaituko dira.
Espainiako kopa
Gainera, asteburu honetan, abenduaren 16an eta 17an, Eskubaloiko Espainiako Kopa jokatuko da, eta Artaleku kiroldegiko aparkalekua itxita egongo da bihartik aurrera (abenduak 15) abenduaren 17ra arte (igandea).