Meakatik ere pasako dira Olentzero eta Mari Domingi
Abenduaren 23an, Siutz bidetik jaitsiko dira eta Meaka auzo elkarteko plazara ailegatuko dira 18:00etan.
Abenduaren 24ko gaua da magikoa, Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herriko etxe guztietatik pasatzen saiatzen direlako. Batzuetan ezin dira etxe guztietara iritsi, gauak luzeak izan, bai, baina lan karga handia izaten dutelako. Baina, iristen direnean, opariak edota ikatza uzten dute, haurraren portaeraren arabera.
Abenduaren 23an egingo dute egunez bisita bi pertsonaiek eta erdiguneko ibilaldia egin ondoren, Siutz bidetik jaitsiko dira 17:30ean, eta Meakako auzo elkartera gerturatuko dira, 18:00etan. Bertan gutunak emateko aukera izango da, baita ere “oso ongi portatu” direla aitortzeko aukera. Taloak jateko aukera egongo da.