Peña kalean egingo da azoka goizez eta arratsaldez. Solidarioa izango da eta Aurreratu elkarteari emango diote jasotako dirua.
Bihar eta etzi, Kolore Kolore artisauen elkarteak Eguberrietako azoka antolatu du Peña kalean. Hitzordua goizez, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00era izango da eta hamabost bat sortzaile, artisau eta artista elkartuko dira Kolore Ganbararen lokalean.
Lehen aldiz merkatu solidarioa izango dela iragarri dute antolatzaileek. Hala, igandean, Kurpil Kirolak kirol elkarteak salda prestatuko du eta horren salmentatik jasotako dirua
Aurreratu elkarteari emango diote. Aurreratu dute haurrentzako sorpresaren bat ere egon daitekeela.
Azoka denetariko produktuak topatzeko lekua izango dela argi dute antolatzaileek: “apainketarako gauzak, kosmetika naturala, moda, ilustrazioa, altzariak, pintura eta eskultura”. Parte hartzaileak honako hauek izango dira: A todo Hilo, La Cactusería, cactus de tela. Alana’s Cotton, ilustraciones Le Muguet, Kolore Ganbara, Piki’s Nature, Decastelart, SoulSu, Beatriz Faci, Belitz, Guayaba, No Ez, Moldua by Brian Nills, Mikele Basolanak, Yudelka y Macramé Creations by Mika.