Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalakuntza bat estreinatuko du Plaiaundi LHIIk
Eguzki energiarekin sortuko du energia instalakuntzak eta bi karga plaza izango ditu. Datorren asteazkenean aurkeztuko dute, institutuan bertan.
Plaiaundi LHIIk eguzki energiaz elikatutako ibilgailu elektrikoentzako karga estazio bat inauguratuko du datorren asteazkenean, 13:00etan. Bi karga plaza izango ditu eta bakoitzak 2 motako kargagailu trifasiko bat izango du, 11 kW/orduko potentziarekin.
Karga estazioa Pierre Loti 1 zenbakiko helbidean dagoen Plaiaundi Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan instalatu dute. Markesina baten gainean dauden silizio monokristalinozko zelulen 10 eguzki modulu fotovoltaikoz osatutako sistema fotovoltaiko batez hornituta dago eta 4.60 kWp potentzia du guztira. Instalazioak 4,786.29 kWh energia sortuko du urtean, gutxi gorabehera.
Bi plaza izango ditu eta Plaiaundiko ikasle eta irakasleentzat irekita egoteaz gain, ibilgailu elektrikoa kargatu nahi duen edonorentzat eskuragarri egongo dira ikastetxearen ordutegi barruan. Sistema fotovoltaikoak, gainera, eraikina elikatuko du karga prozesuan ibilgailurik ez dagoenean. Era horretan, Plaiaundik eraginkortasun energetikoarekin eta karbono aztarna murriztearekin duen konpromisoa nabarmendu dute.
Instalazioa handitzea da etorkizuneko asmoa eta horretarako ahalmenarekin diseinatu dute. Hala, aurrerago kargagailu gehiago izango dituela instalazioak ziur dira.