Eguberrietako kanpaina gaur hasi da
Aurtengo eslogana "Gabonetan, Irun da plana" da, eta jarduera nagusiak abenduaren 26tik aurrera egingo dira.
Irungo Udalak Eguberrietarako antolatu duen kanpainaren lehen eguna da gaurkoa. Lehen jardueretan izan dira Cristina Laborda alkatea eta Miguel Angel Paez alkateordea, merkatarien eta ostalarien ordezkariekin batera.
Kanpaina gaur da eta urtarrilaren 5era bitarte iraungo du. Inaugurazio ekitaldia bihar izango da Kolon pasealekuan eta Irungo dantza akademietako dantzariak izango dira irekieraren arduradun. “Gabonetan, Irun da plana” eslogana izango da.
Abenduaren 26tik aurrera, agendak jardueraz beteko da. Hala, arratsaldero, 18:30etik aurrera, hainbat ikuskizunez disfrutatzeko aukera egongo da San Juan plaza eta Kolon pasealekuaren inguruan. Halaber, azoka atzo ireki zuten eta urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Ekitaldiez gain, izotzezko bi pistak gaur ireki dira. Pista nagusia, 800 metro karratukoa da eta Luis Marianoko lorategietan dago, eta bestea, 160 metro karratukoa Sargia parkean. Sargia parkeko pistaren gainean, gainera, tirolina bat jarri dute. Antzarango plazan txirrista erraldoia instalatu dute.
Sargiako parkean ludoteka zerbitzua ere eskainiko dute eta txikiei aisialdia emateko proposamenak izango dira bertan, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, baina ohartarazi dute egunaren arabera goizez edo arratsaldez bakarrik egotea zabalik. Itxita egongo da abenduaren 21ean eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Xehetasun guztiak, udalak argitaratu duen esku orrietan topa daiteke edota udalaren orrialdean.