Artalekuk bi bideomarkagailu eta megafonia berria ditu
Markagailua urritik dago martxan, baina soinu sistema asteburu honetan estreinatuko da Bidasoa eskubaloiak duen Espainiako Kopako partidan.
Artalekun bi bideomarkagailu eta megafonia sistema berria instalatu dituzte. Markagailuen instalazio lanak urrian bukatu ziren, eta soinu sistema berriarenak gaur bukatu dituzte. Udalak azaldu du irundarrek “gehiago” gozatuko dutela orain, esaterako, asteburu honetan egingo den Espainiako Eskubaloi Kopaz.
Bideomarkagailuak formatu handiko LED pantailak dira, eta nolanahiko informazio grafikoa ezagutarazteko aukera ematen dute. Era horretan, bideoaren soinua megafonia sistemaren bidez zabalduta, kiroldegia erabilera gehiagotarako baliatu ahalko dela adierazi dute. Bi jarduketen kostua 250.000 eurokoa izan da. Pantaila/markagailu berriez Mondo arduratu da, eta soinu sistemaz, Telesonic.