Eguzki energiarekin sortuko du energia instalakuntzak eta bi karga plaza izango ditu. Datorren asteazkenean aurkeztuko dute, institutuan bertan.
Jeltzaleek salatu dute Hondarribiak ez dituela tenkatutako bizitegi eremu izendatzeko baldintzak betetzen. EAJren aurreko udal gobernuak utzitako HAPOren izapidetze erritmoa "berreskuratu behar dela" uste dute.
Aurtengo eslogana "Gabonetan, Irun da plana" da, eta jarduera nagusiak abenduaren 26tik aurrera egingo dira.
EBrekin lortutako akordio honen arabera, handitu egin dira hegaluzea eta legatza harrapatzeko kopuruak. Herriko arrantzaleentzat "oso albiste" ona dela diote sozialistek.
Abenduaren 23an, Siutz bidetik jaitsiko dira eta Meaka auzo elkarteko plazara ailegatuko dira 18:00etan.
Bihar izango da Gabonetako Krosa eta 15:00etatik 22:00era trafiko aldaketak aurreikusi ditu udalak.
Talde famatuari omenaldi berezia egingo diote gaur Eskifaia Txiki abesbatzako eta Irungo Musika Eskolako Orkestrako kideek. Besteak beste, ‘The dark side of the mooon’ diskoa interpretatuko dute osorik.
Abenduaren 23an egingo dute Irun erdigunera bisita Olentzerok eta Mari Domingik. Baina, etorrera «postal bat» ez izateko lanean dabiltza antolatzaileak, eta kalejira eta gutun biltzeaz harago joan nahi dute.
Oarso Bidasoko Hitzaren 2024ko paretako egutegiaren irudia sortu du hondarribiarrak. Mugek eta politika arrazistek eragindako sufrimendua islatu du, collage indartsu batekin.
Datorren ostegunean jarri dute hitzordua, arratsaldean.
Markagailua urritik dago martxan, baina soinu sistema asteburu honetan estreinatuko da Bidasoa eskubaloiak duen Espainiako Kopako partidan.
Gabonetarako apainduko dute haur eta gurasoek, auzolanean. Larunbatean jarri dute hitzordua.
Peña kalean egingo da azoka goizez eta arratsaldez. Solidarioa izango da eta Aurreratu elkarteari emango diote jasotako dirua.