2024ko karabana antifaxista aurkeztuko dute Irunen
Aurkezpen ekitaldia Hazia kultur elkartean egingo da ostiral honetan, 19:00etan. Ondoren, musika, Mountain Souns eta Druzhinarekin.
2014ean sortu zen karabana antifaxista, Donbass eskualdeko gerra ardatz, eta urte hartako irailetik urrira bitarte egin zen. Karabana internazionala da, eta, sorreran, Donbassen boluntario antifaxista asko zeudela eta solidaritate gisa sortu zutela karabana azaldu dute antifaxistek.
Hurrengo urtean, lehen karabana antifaxistaren hamargarren urteurrenean, karabana antifaxista bueltatuko da. Horren aurkezpena egingo dute Hazia kultur elkartean abenduaren 15ean, ostirala, 19:00etan hasita. Ondoren, musikaz gozatzeko aukera izango da Mountain Sounds eta Druzhina musikarien eskutik.