Irungo Korrikan laguntzeko prest daudenen bila
Irungo AEK-k galdetegi bat zabaldu du Korrikaren antolakuntzan ea zertan laguntzeko prest dauden herritarrak jakiteko.

94 egun eta ordu bat falta da Korrika Irundik hasteko, baina aurretik lan asko dagoela egiteke oroitu du gaur Irungo AEK-k. Aurtengoa “berezia” izango dela ziur dira, baina berezitasuna “denen artean” egiten dela azaldu dute.
Hartara, Korrikan esku kolpe bat emateko prest dagoen jendeari dei egin diote. Norberak hautatu ahalko du zertan jarri nahi duen aletxoa, eta horretarako, galdetegi bat zabaldu dute. “Korrika Irundik abiatuko da, baina gure akorduan betiko geldituko da. Sor dezagun elkarrekin oroitzapen ahaztezin bat”.