Fayumgo erretratuekin bukatuko da Egiptomania zikloa
Goizane Urrutiak 'Los retratos de El Fayum' hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, 19:00etan, Oiasso Museoan.
Bukaera gertu du Egiptoko historiari eta arkeologiari buruzko Egiptomania zikloak. Hala, Goizane Urrutia Gutierrezek Los retratos de El Fayum hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, hilak 15, 19:00etan, Oiasso Museoan. Urrutia EHUko Historian graduatua izateaz gain, Antzinateko Zientzietan doktoregaia da.
Doktoregaiak azaldu duenez, Egiptoko Fayum nekropolian aurkitutako momiak estaltzen zituzten greko-erromatar garaiko erretratuak ospetsuak egin dira haien edertasunagatik eta errealismoagatik. Horrez gain, antzinateko altxor piktoriko handienetako bat osatzen dutela dio.