Bihar itxiko da Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko epea
Kalera erakusleihoa duten establezimendu guztiek har dezakete parte, baldin eta martxan baldin badaude. Izen-emateak udaleko erregistro elektronikoaren bidez egin behar dira.
Hamahirugarrenez, Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa horretan parte hartzeko asmoa dutenek azkar mugitu beharko dute, biharkoa (hilak 12) baita izena emateko azken eguna. Izen-emateak udaleko erregistro elektronikoaren bidez egin behar dira. Kalera erakusleihoa duten establezimendu guztiek har dezakete parte, baldin eta martxan baldin badaude.
Lehiaketaren bidez, Gabonak apaintzeko beste urrats bat eman nahi du udalak. Horrez gain, erakusleihoak, gutxienez, hilaren 15etik 2024ko urtarrilaren 6ra arte egon beharko dira apainduak.
Irabazleak erabakitzeko, epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuen aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat, gainera, hiru sari izango dira: 450, 300 eta 200 eurokoak.