Trukeak eginez, Gabonak iraunkorragoak izan daitezke
Trukegunea egingo dute Txingudi Ekoetxean urtarrilaren 7ra arte, Gabonetan hondakinik ez sortzearen eta ingurunea zaintzearen aldeko apustua eginez.
Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sareak gabon jasangarriagoak proposatzen ditu. Horretarako, gaurtik hasita urtarrilaren 7ra bitarte trukegunea esperientzia eta espazioa jarriko dute martxan Ekoetxea Txingudin. Era honetan, hondakinik ez sortzearen eta ingurunea zaintzearen aldeko apustua egin dute.
Koopera eta Elkargunearekin batera jarri dute martxan iniziatiba hau. Batik bat, beren balioa berreskuratzeko, “erabili eta bota” kontzeptuaz hausnartzeko, diru erabiltzailearen alternatibak bilatzeko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko.
Gabonak “une magiko eta jasangarriak” bihurtu nahi dituzte. “Trukegunean parte hartuz gero, zerbait berezia oparitzeaz gain, mundu jasangarriago bat eraikitzen laguntzen da. Hondakin gutxiago eta gure lurrarekiko maitasun gehiago”.
Ez du edozerk balio, trukean emango diren objektuak egoera onean egon behar dute. Jarduera amaitzen denean, soberako objektu guztiak erakunde laguntzaileei emango zaizkie. Pertsonako bost gauza eraman daitezke gehienez, eta bost utzi. Hala ere, ez da beharrezkoa utzitako objektu kopuru kantitate bera hartzea.