Inauterietako kartel lehiaketaren oinarriak, onartuta
Lanak abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitarte aurkeztu beharko dira.
Irungo 2021ko Inauterietako kartel iragarlea hautatzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu dituzte. Hala jakinarazi du gaur Irungo Udalak, eta aurkezteko epea abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartekoa izango da.
Irabazleak 600 euro jasoko ditu, eta accesitaren saria 200 eurokoa izango da. Lanei dagokienez, 70 x 50 cm-ko formatu bertikala eduki beharko dute, eta kartelaren neurri bereko panel baten gainean jarri beharko dira, balora daitezen eta gerora, agian, erakusketa batean agertzeko. Gainera, kartelaren irudia CD edo USB batean ere eman beharko da, JPG edo PDF formatuan.
Kartelean, gainera, honako testu hau agertuko beharko da, euskaraz eta gaztelaniaz: “IRUNGO INAUTERIAK 2024 CARNAVALES DE IRUN Otsailak 08-13 Febrero”. Oinarri guztiak, lotura honetan.