Garaipenetik oso gertu izan da Txingudi-Baztan
Entsegu batengatik ez zuten eskuratu garaipena Txingudi-Baztanekoek. Eibarren. Txingudiren beste taldeak, aldiz, irabaztea oso urrun izan zuten.
Neguak ez ditu izoztu Txingudi errugbiko jokalariak eta asteburuan jardunaldia izan zuten Biok Txingudik, Txingudi-Bera Berak, eta Gabiria Txingudi-Baztenek.
Biok Txingudi
Emakumeen taldea Durangora joan zen eta etxekoak “indartsu” hasi baziren ere, Plaiaundikoek marka eremura gerturatzea lortu zuten “hainbat alditan”. “Bidasoarrek defentsa sendoa egin dute eta erasoak zapuzten jakin izan dute”. Bide horretan, lehen puntuak Txingudiko Enara Arrutik egin zuen 21. minutuan eta 0-5-ekoa jarri zuen markagailuan.
Baina, bigarren zatian buelta eman zuen egoerak eta durangarrek lau entsegu eta bi eraldaketa egin zituzten lehenengo minutuetan. Durango liga irabazteko hautagaietako bat da eta “argi erakutsi du”.
Biok Txinguidiren asteburu honetako hamabostekoa honako hau izan da: Gaxi Famoso, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Lohitzun Aia, Zumendi Caro, Irene Goenaga, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Leire Muñoz, Enara Arruti, Aitana Garrido, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Luma Altube eta Paola Vega. Aulkian, Lucia Duran, Saioa Gartzia, Lupe Pescador, Irati Lazkano, Laida Rodriguez, Maddi Garmendia eta Gaia Morris hasi ziren.
Txingudi-Bera bera
18 urtez azpikoen taldea ere Durangora joan da asteburuan eta ez zen haien eguna izan ezta ere. Bukaerako markagailuan 0 eta 45 irakurri zitekeen eta hasieratik izan ziren aurretik bizkaitarrak. Plaiaundikoek ez dute jokoa garatzeko inolako aukerarik izan. Txinguditik Nicolas Cerezo, Cristian Andrusyak, Axier Bravo eta Julen Etxeberria joan ziren.
Gabiria-Txingudi-Baztan
Garaipena oso gertu izan zuen Gabiria-Txingudi-Baztanek, entsegu batera, hain zuzen ere. Etxean jokatu zuten Eibarren aurka eta 24-29 izan zen azken emaitza.
Atsedenaldira iristen ari zirela 5 eta 12 zegoen markagailua, baina eibartarrek aldea handitzea lortu zuten bi entesgurekin eta 12 eta 22 hasi ziren gailentzen.
Baina, bigarren zatian iniziatiba Plaiaundikoena izan zen eta aurrea hartzea lortu zuten berriro ere. Thiago Quimeyren entsegua 33. minutuan, Oier Oliveiraren eraldaketa, segidan, eta bost minutu geroago, Kemen Sagarzazu baztandarrak lortutako entsegua 24 eta 22.
Garaipenena eskuetan zutelarik eibartarren bosgarren marka ailegatu zen eta norgehiagoka bukatu egin zen. Partida honen ondoren, sailkapenean hirugarren postuan dago Txingudi eta lehenengo fasea eta txapelketako multzoan sartzeko play-offa zein taldearekin jokatu behar duen jakiteko itxaron beharko du.
Jokalariak honako hauek izan ziren: Rares Radulescu, Adrian Muñoz, Thiago Quimey, Maider Diaz, Aimar Itturre, Ewan Little, Unax Aristizabal, Hodei Aizpurua, Ekaitz Sanchez, Helene Tristan, Unax Lopez, Aiert Mendizabal, Oier Oliveira, Markel Moratinos, Aimar Echeveste, Eneko Diaz, Aritz Arrieta, Ibai Senar eta Diego Arnando.