Bor-bor hausnarketarako plazaren dei berria
Mahai inguru bat egingo dute abenduaren 13an, 18:00etan, Erdiguneko auzo elkartean. Prekarizazioaren aurrean "antolatzea eta borrokatzea" izango dituzte hizpide.
Iazko azaroan sortu zuten Bor-bor Hausnarketa Kolektiborako Plaza. Erantzunak bilatzea helburu duen espazioa sortu dute. Uberka Bravo da kideetako bat eta azaldu du “erreferente ideologiko gutxi” dauden garaia dela, eta, hartara, “erantzunak bilatzeko toki bat” dela.
Hurrengo saioa mahai inguru bat izango da eta prekarizazioaren aurrean “antolatzea eta borrokatzea” izango dituzte hizpide. Horretarako, bost gonbidatu eseriko mahaiaren bueltan eta prekarietate egoerak aztertuko dituzte eta horien aurrean egon daitezkeen antolakuntza dinamikaz ariko dira.
Helburu nagusia “antolatuta” egon ahal izatea dela diote. “Etxebizitzaren egoera, zaintza lanak, pentsionistak, sindikalgintza eta langileen auto-antolaketa esperientzietatik abiatuz puntu amankomunak aurkitzen saiatuko gara”.Hitzordua abenduaren 13an izango da, 18:00etan, Erdialdeko auzo elkartean (Aldapeta kalea, 7 zenbakia).